"Elkartasunak hauspotuta", manifestaziorako deia egin dute Totorikaguenako beharginek
http://youtu.be/ChnRtZzlJJE
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Totorikaguenako beharginen gaurko protesta
Marisa Etxebarria beharginen ordezkariak nabarmendu duenez, borrokan daramatzaten hamalau egunetan elkartasun keinu asko jaso dituzte. Hala, bertoko herritarren babesak borrokan jarraitzeko indarrak ematen dizkie. Ordezkariaren berbetan, “harro” daude orduan hasitako borrokagaz. Izan ere, behargin guztiak batuta lan eskubideen alde egin dezaketela erakutsi dute. “Lanpostuak kendu nahi dizkigute, baina borrokarako prest gaudela jakinarazi diogu enpresari”.
Kalean bertan jasotako babesaz gain, Totorikaguenako langileek eskualdeko enpresa komiteen manifestaziorako atxikimenduak ere ekarri dituzte gogorra. Momentuz, atxikimendua eman duten enpresa komiteak ondokoak dira: Rinder Industrial S.A, Ebaki XXI S.A, Conservas Salica Industrial, Astilleros Murueta, Seber Altube Ikastola, Wartsila, Azti Fundazioa, Bermeoko Udaleko beharginak, Gernika-Lumoko Udaleko beharginak, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatoa, Laminados Losal eta Conservas Serrats. Datozen orduetan, baina, atxikimendu gehiago jasotzea espero dute.
Herritarren eta langileen elkartasuna jaso arren, baina, Jose Mari Gorroño alkateak arduragabekeriaz jokatu duela deritzote Totorikaguenakoek. Herrian 20 lanpostu galduko direla, eta alkatea langileekin batzeko gai ez dela esan kritikatu dute. “Lan eskubideen defentsan instituzioak eta politikariak beharrezkoa dira, baina alkateak langileekiko duen begirunea begibistakoa da”. Esan dutenez, EAJko oposizioko kideekin ere ezin izan dute elkartu.
Arazoak alde batera utzita, hala ere, beharginek elkartasun keinuak nabarmendu dituzte. Hala, zapatukoa manifestazio jendetsua izatea espero dute. 12:30ean hasiko da protesta saioa, Merkurio iturritik.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.