Basajaunaren ibilbidearen I. urteurrena ospatuko dute bihar Busturian
Urtebete igaro da Urdaibai On Kultura eta Aisialdia Kooperatiba Elkarte Txikiak Basajaunaren ibilbidea sortu zuenetik, eta urteurren hori ospatzeko hitzordua jarri du elkarteak zapaturako. Hain zuzen, 12:00etan batuko dira San Bartolome auzoko Beresi deritzon gunean.
Basajaunaren ibilbidea zabaltzen eta aberasten lagundu dituzten erakunde zein jabe pribatuak eskertuko ditu Urdaibai On-ek zapatuan. Halaber, azken urte horretan, Beresi inguruan emandako aurrerapenen inguruan ariko da.
Busturiko San Bartolome auzoan «landa artearen museo edo erakustoki bizia» sortzen ari da elkartea, eta horren berri emateko bilduko dira zapatuan. Prentsaurrekoa emango dute hasteko, udalagaz eta Arrotegi fundazioagaz batera, eta, ostean, bertsotan (Iratxe Ibarra), kontalari (Itziar Rekalde) eta kantari (Rafa Rueda) ariko dira. Bukaera, otordutxoarekin emango diote.