
‘Asalto de mata’-ko aktoreak
Nuntxaku Kultura Elkarteak antolatuta,
Sin reverse teatroaei konpainiaren antzezlana 21:00etan hasiko da, eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da.
Asalto de matan interakzioan ariko dira aktoreak eta ikusleak, epaile eta epaimahai izango baitira.
Boxeo formatuan dator lana, eta inprobisazioa du ardatz. Izan ere, aktoreen irudimenetik sortuko dituzte istorioak, ikusleek saioan bertan idatzitako txarteletan oinarrituta. “Ikuskizunak musika, koreografiak, eta, batez ere, erritmo handia dauka; horrela, ikuslea saioaren parte bihurtzen da. Azken sorpresarako, borrokaldia taldeko inprobisazio bihurtzen da, non ikusleek eta borrokalariek batera parte hartzen duten”.