Oliba olioa kontsumitzeko kanpaina hasi du Errigorak
https://www.youtube.com/watch?v=2eDGrfJCbDY
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puska! lelopean egindako kanpainaren ostean, oraingoan ere, Nafarroa hegoaldeko nezakaritzarekiko harreman iraunkorragoak eta egunerokoagoak eraikitzen jarraitu nahi du Errigorak. Oraingoan oliba olioa eskuratzeko aukera zabaldu du taldeak, baina kasu honetan ez du aurrekoaren dimentsio bera izango. Hau da, herri batzuetan bakarrik egingo dutela aurreratu dute. Gauzak horrela, Busturialdean, Gernika-Lumon, Bermeon eta Eako Natxitua auzoan egingo dute kanpaina.
Merkatu prezioan bost litroko olio bidoiak 27 euro balio baditu, Errigorak, ekoizlearekin harreman zuzena edukita, 16,5 eurotan eskaintzen du oliba olio birjina estra. Bestalde, olio birjina ekologikoa ere eskura daiteke, 22 eurotan. Eskariak egiteko epea martitzenean amaituko da.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.