
Joan den barikuan egindako bitxiak
Bermeoko Berbalagunek antolatuta, jaietarako mahoizko eskumuturrak egiteko aukera izan dute 29 lagunek Bermeon. Martxoaren 21ean egin zuten lehenengo bitxigintza tailerra, baina izen emate handiaren ondorioz, apirilaren 4ean barriro bildu ziren lehenengo txandan parte hartu ezin izan zuten herritarrak eskumutur horiek egiteko. Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean izan zuten hitzordua Montse Alondo irakaslearekin.
Neguko buletinaren lehiaketa, berriz, martxoaren 28an bukatu zen, eta dagoeneko jakinarazi dute irabazlea: Milagros Bera. Bestalde, Aste Santuko oporrak datozela eta, zerbait hartzeko hitzordua jarri du Bermeoko Berbalagunek apirilaren 11n, barikuan, Kasino aurrean. 17:00etan elkartuko dira, eta arratsaldeko kafea hartu ostean, pintxo-potea egingo dute.