
Lanbide Ekimenak zentroa
Hilaren 29an egingo dute Busturialdeko merkatariei, zerbitzu enpresetako langileei eta ekintzaileei zuzendutako jardunaldia, Arratzuko Barrutia auzoko Madariene baserrian, 14:30etik 16:30era. Parte hartzaile kopurua mugatua denez, asistentzia baieztatzeko eskatu du Lanbide Ekimenak zentroak. Horretarako azken eguna apirilaren 25a izango da.
Fiskalitate aldaketak izanik ikastaroaren gaia, besteak beste, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aldaketaz, BEZaren erregimen berriaz eta Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuaz ariko dira parte hartzaileak; azken puntu hori adibide praktiko baten bidez landuko dutelarik.
Parte hartzea baieztatzeko 94-625 57 58 telefono zenbakira deitu beharko da, edota
enpresa@lanbide-ekimenak.com helbidera mezu bat bidali.