
Martxoko sari banaketa
Galdakaora joan da oraingoan Gernika-Lumoko Berbalagunen Ezetz jakin! lehiaketako saria, Gernika BHIko irakasle Bego Castro Ortizek irabazi baitu martxokoa. Castrok Gernika jatetxean bi lagunentzako otordu bat irabazi du, galdetegia oso-osorik zuzen erantzutearren.
Berbalagunek jakinarazi duenez, 104 lagunek parte hartu dute martxoko lehiaketan, ia-ia inoizkorik gehien, bidaia bat jokoan zegoenean baino ez baitzen kopuru hori gainditu. Hori bai, 104 horietatik 55ek baino ez dituzte galdera guztiak zuzen erantzun.
Hurrengo Ezetz jakin! maiatzean egingo dute, apirilean ez baita lehiaketarik izango.