
Ereñoko ikuspegia
Udaleko Kultura Sailak antolatu du lehiaketa, eta
Ereñoko ikuspegiak izango da gaia. Parte hartzaileek maiatzaren 16ra arteko epea edukiko dute lanak aurkezteko. Udalak jakinarazi duenez, edonork parte har dezake, herrian erroldatuta egon zein ez.
Lanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta 2014ko otsailaren 1etik2014ko maiatzaren 16a artean ateratakoak. Argazkiak originalak izan beharko dira, ezin izango direlarik manipulatu, ez Photoshop ez antzeko programa informatikoekin. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, lau argazki aurkeztu ahal izango ditu, zuri-beltzean nahiz koreetan, eta epaimahaiak parte hartzaile bakoitzetik bat aukeratuko du lehiaketarako.
Udaletxean aurkeztu beharko dira lanak, CD batean. Epaimahaia udaletxeko pertsona bik eta artista, kritikari edo profesional batek osatuko dute. Euren erabakia apelaezina izango da. Behin lehiaketa eginda, Garaian jarriko dituzte lanak ikusgai, udan zehar.
Sariei dagokienez, irabazleak Arita-Berri jatetxean bi pertsonarentzako menu bat irabaziko du, bigarrenak Endeitze nekazalturismoan gau bateko egonaldia bi pertsonarentzako, hirugarrenak Ereñozar tabernan asteburuko menu bat bi pertsonarentzako eta laugarrenak Atxoste tabernan menu bat bi pertsonarentzako. Horrez gain, 14 urtetik beherako lehenengo sailkatuentzat ere sariak egongo direla jakinarazi du udalak.