
Roke Alberdi eta Ekaitz Oar Arteta
Giro ezin hobean hasi dira aurten zesta puntako kinielak. Nagusien mailan Roke Alberdi eta Ekaitz Oar-Arteta izan dira lehen barikuko irabazleak.
Hain zuzen, 20 puntu lortu zituzten. Horien atzetik, bigarren, J. Barandikak eta Zabalak egin zuten, 17 punturekin. Hirugarren, aldiz, Bidaburu eta Gandiaga sailkatu ziren, 11 punturekin.
Azken orduko aldaketak medio, Ubillak ezin izan zuen barikuan jokatu. “Haren ordez, Gandiaga markinarrak jokatu zuen kiniela partidua”, azaldu dute antolatzaileek.
Kadeteak ere “ederto”
Giro oso ona bizi zuten kinielen lehen saio honetan. “Zaletu asko batu dira Jai Alai frontoian, batez ere gazte asko ikusi ditugu. Horrez gain, kinielak ere polito atera dira, eta oso zirraragarriak izan dira”, gaineratu dute antolatzaileek.

Alex Goitia eta Iker Guerrero
Barikuko nagusien kinielak jokatu aurretik, kadeteek ere «maila oneko» partida ederrak jokatu zituzten lehen saio horretan. Goitia eta Iker nagusitu ziren maila horretan, 20 punturekin. Horien bien atzetik, Urko eta Libano izan ziren 12 punturekin, eta, hirugarren, Lezamiz eta Peio, 11 punturekin.