
25 lagun inguru elkartu ziren Merkurio iturriaren ondoan, hamar gazteren atxiloketa salatzeko. Gazte horiek martxoaren 3ko eta 27ko istiluen harira atxilotu zituzten.
Martxoaren 3ko gertakariengatik, esaterako, lau lagun atxilotu zituzten Bilbon. Ekonomiako Goi Gailurraren harira egindako protestetan ustez istiluak sortzeagatik atxilotu zituzten. Martxoaren 27ko Iruñeako (Nafarroa) istiluengatik, bestalde, sei lagun atxilotu zituen poliziak, joan den eguenean. Ikasleen grebaren harira atxilotu zituzten.
Gernika-Lumon bildutakoek elkartasuna adierazi zieten gazte horiei. Ordu erdi inguruz elkartu ziren,
Kriminalizazioa gelditu! zapalkuntzen aurrean Euskal Herria kalera lelopean.