
Denboraleek Bermeon eragindako kalteak
Behin-behinean egindako lanen ostean, Bermeoko portuko olatu-horma indartzen darrai Eusko Jaurlaritzak. Berori konpontzeko eta indartzeko azterketak eginda, joan den barikuan hasi zen olatu hormako kalteak konpontzen; hain zuzen, hormigoiagaz indartzen.
Portuzarrean solte zeuden lauzak erretiratu dituzte dagoeneko, eta, behin-behinean, hormigoizko zolarria jarri dute, oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta ibilgailuen joan-etorriak zegoena gehiago ez hondatzeko. Bestetik, Frantxuen haitzetako iparraldeko horma eraitsi dute.
Dragatua Mundakan
Denboraleek mugitutako harea kopurua handia izan dela eta, zenbait lekutan dragatuak egin beharko ditu Eusko Jaurlaritzak; besteak beste, Mundakan. Jakinarazi duenez, 66.000 metro kubiko erretiratuko ditu Bizkai eta Gipuzkoako zenbait lekutatik, eta 800.000 aurrekontua izanik, asteon adjudikatuko ditu lanak. Zehatz esateko, Mundakatik 5.300 metros kubiko harea erretiratu beharko dituzte.