
Iazko ekitaldia
Gernika-Lumoko irakaskuntza zentroek, Udaleko Hezkuntza Sailak eta Euskara Zerbitzuak antolatuta, hamahirugarrenez egin dituzte aurten literatur koadernoak. Ikasleen lanak argitaratzeaz gain, irakurketa saioak antolatu dituzte aurten ere. Hain zuzen, bihar eta etzi egingo dituzte, 11:00etan, Lizeo Antzokian. LHko ikasleen txanda izango da bihar, eta DBHkoena eta Batxilergokoena etzi.
Irakurketa ekitaldiez gain, idazlan koadernoen azalak ikusgai jarri dituzte. Barikuaz geroztik daude Lizeo Antzokian, eta barikura bitartean izango dira han.