
Lehiaketan parte hartu zuten hainbat gazte, tartean irabazleak, txapeldunordeak
Antolatzaileek azaldu dutenez, azken urteetako parte hartzerik handiena izan da aurtengoa. Hala, pozarren azaldu dira,
Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketa egonkortu egin dela baiteritzote. A maila Olatz Silva busturiarra (San Fidel) nagusitu da, B mailan Oihane Abete kortezubitarra (Barrutialde), eta D mailan Koldo Gezuraga gernikarra (Gernikako Institutua).
Oilarganekoek nabarmendu dutenez, maila handiko bertsolari gazteak batu ziren Mendatan. Hala, epaileek lan zaila izan zuten. Jon Lopategik, Jon Enbeitak, Ander Elortegik, Ani Ajuriagogeaskoak, Abel Muniategik eta Karlos Ibarzabalek osatu zuten epaimahaia.
Halaber, antolatzaileak pozarren azaldu dira eskola desberdinak hasi baitira parte hartzen azkenaldian. Aurten, esaterako, Busturiko Jose Maria Uzelai ikastetxeko hainbat gaztek parte hartu dute sariketan. “Oso pozagarria da eskola berriak gehitzen direla ikustea, eta apurka-apurka gure ermuko eskola guztiengana heltzea gustatuko litzaiguke”.
2014koa hamazazpigarren sariketa izan da, baina 25 urte pasa dira Mendatako bertso idatzien lehen lehiaketa antolatu zutenetik. Oilarganeko kideek nabarmendu dutenez, Ariatzakoekin (Muxika) batera hasi ginen gazteentzako bertso idatzien sariketa antolatzen, baina zenbait urtetan Mendatak ez ditu bertsolari gazteak hartu.
Azken urteetan, baina, txapelketak indarra hartu duela deritzote antolatzaileek. Horregatik, datozen urteetan ere sariketak osasuntsu jarraitu duela uste dute.
Saridun guztiak
Txapeldunak: A mailan, Olatz Silva (San Fidel); B mailan, Oihane Abete (Barrutialde); eta D mailan, Koldo Gezuraga (Gernikako Institutua).
Txapeldunordeak: A mailan, Uxue Iturbide (Gernikako Institutua); B mailan, Zaloa Iturbe (Barrutialde); eta D mailan, Eneko Aldana (Gernikako Institutua).
Aipamen Bereziak: A mailan, Ane Mei Aspiazu (Urretxindorra), Lucia Aretxederra (San Fidel), Ane Beaskoetxea (Jose Maria Uzelai), Lander Unzalu (Gernikako Institutua), Uxue Guerrero (San Fidel), Irati Unzueta (San Fidel), Maite Bilbao (San Fide), Itzal Robledo (Seber Altube), eta Odei Lopez (Jose Maria Uzelai). B mailan, Eneko Torre (Eleizalde Ikastola) eta Ibai Abauza (Eleizalde Ikastola). D mailan, Eneritz Iturbe (Barrutialde), Asier Galarza (Gernikako Institutua), Maite Sarrionaindia (Gernikako Institutua) eta Iker Ondartza (Gernikako Institutua).