
Barikuan
Zazpi Aldiz Elur lana taularatuko dute Gernika-Lumon. Zazpi Aldiz Elur Bernando Atxaga idazle famatuak Mikel Laboa musikariari egindako omenaldia da. Omenaldi horretan, musika eta antzerkia batzen ditu Atxagak.
Emanaldia Lizeo Antzokian izango da, 20:30ean. Laboaren omenezko saiora joan nahi dutenek, Lizeo Antzokian bertan erosi behar dituzte sarrerak. Bazkide direnek eta umeek bederatzi euro ordaindu behar dituzte, eta, gainontzekoek, bestalde, hamabi.
Oholtzan hiru musikari eta bi aktore batuko dira. Elurte baten erdian etxeko egongelan geratzen diren bost musikari dira protagonista. Laboaren abestiak, horien moldaketak, eta hari buruzko gogoeta saioak uztartzen ditu Atxagaren lanak.