
Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan egingo dute monologo saioa barikuan, 21:00etan hasita. Maribel Salasek
No os lo vais a creer monologoa eskainiko du; hala, telebista munduaren ibilbidearen bere ikuspuntua emango du, eta, horretarako, bi musika emonaldiz ere baliatuko da. Javier Merinoren eskutik, aldiz,
Dialogos con mi barriga saioaz gozatzeko aukera edukiko du herritarrak. Bere triparen harira, txikitako konfidentziak, argaltzeko metodoak, jatetxe zein arropa dendetan izandako esperientziak… eta beste hainbat kontatuko ditu;betiere, umorea uztartuz.
Salasen eta Merinoren saioez gozatu nahi duenak dagoeneko salgai ditu sarrerak Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, Telekan edota www.kutxabank.es webgunean. Adinekoek, langabeek, ezinduek zein Gazte Txarteldunek %25eko deskontua izango dute leihatilan zein Gizarte eta Kultura Etxean erosten dutenek. Bermeoko Udalak jakitera eman duenez, sarrerak 6 eurotan dira salgai.