
Gernika-Lumoko udaletxea
2013ko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga aitorpena egiteko epea maiatzaren 5etik ekainaren 30era artekoa izango da, eta Gernika-Lumoko Udalak herritarrei eskatu die euskaraz egin dezatela, euskaraz bizitzeko “arlo guztietara zabaldu behar dugulako gure hizkuntza”.
Horrez gain, udalak dio “gurea bezalako herrietan euskaldunon erabilera dela euskararen termometroa”, eta, gainera, administrazioagaz euskaraz ekiteko “eskubidea eta beharra” daukagula euskaldunok. Errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzean ere eragiten dugula deritzo tokiko erakundeak.