
Berbalagunkideak ibilbidearen momentu baten
Joan den asteburuko Berbalagunen mendi irteerak 43 lagun batu zituen. Berbalagunkideek Nabarniz-Nabarniz ibilbidea egin zuten. Guztira hamabost kilometroko ibilbide aldapatsuari egin zioten aurre mendizaleek.
Eguraldia lagun zutela, berbalagunkideek inguruko paisaia ederrak ikusteko aukera izan zuten. Galarregi gainetik, esaterako, ia-ia Bizkai osoa ikusi zitekela nabarmendu dute antolatzaileek.
Bestalde, Iluntzarren Busturiatik joandako hainbat lagunekin egin zuten topo Berbalagunekoek. Argazki bat atera zuten elkarregaz.

Berbalagunekoak Busturiko mendizaleekin Iluntzarren