
Mundakako Surf Taldeak herriko kostaldea garbituko du domekan.
Lurrera botatzen baduzu, itsasora botatzen duzu lemapean, ingurumena zaintzearen garrantzia nabarmendu nahi dute antolatzaileek. Izan ere, itasoko hondakinen %80ak jatorri kontinentala daukala jakinarazi dute. Hala, kostaldea garbitzea, itsasoa garbi mantentzeko ezinbesteko neurria dela deritzote surf taldekoek.
Antolatzaileek kostaldearen garbiketan parte hartzeko deia egin diete mundakarrei zein eskualdeko gainontzeko herritarrei, Izan ere, kostaldea garbi mantentzea guztion ardura dela deritzote. Hain zuzen, 09:30ean elkartuko dira boluntarioak, surf taldearen egoitzan. Antolatzaileek izena aldez aurretik ematea gomendatu dute. Hain zuzen,
info@mundakakosurftaldea.com helbidera idatziz eman daiteke izena.
Gar, bestalde, garbiketari buruzko azlpenak emateko batzarra egingo du surf taldeak, 19:30ean.