
Bedarona auzoko San Bartolome kirikiñausia ezagutzeok bisita gidatu bat
Herriko altxor preziatuak ezagutarazte aldera, Eako Udalak zenbait bisita gidatu antolatuko ditu Aste Santurako, eta horien berri emango du aurkezpen bat eginez. Hain zuzen, zapatuan (hilaren 29a) izango da ekitaldia 11:00etatik aurrera. Udalak azaldu duenez, Eako herrigunea eta Urtubiagako burdinola ezagutzeko ibilbideak prestatu zituzte.
Aurkezpenaren barruan, gaztainondoak landatuko dituzte bildutakoek, eta Bedaronara bisita gidatua egingo dute.
Aurkezpenaren ostean, bestalde, Kirikiñausi jardunaldia ospatuko dute eatarrek. Krikiñausiak gaztainak gordetzeko erabiltzen ziren harrizko egitura biribilak dira. Bedarona auzoko San Bartolomen, esaterako, kirikiñausi bat bisita dezakete interesatuek gaur egun. Jardunaldi horren bitartez, gaztainondoek eta kirikiñausiek euskal kulturan izan duten garrantzia nabarmendu nahi dute eatarrek.