
Igor Erauzkin, Naiara Urberuaga eta Gurende Amillategi aurkezpenean
Bermeoko Udalak duela gutxi egin duen bezala, Gernika-Lumoko Udalak ere sexologia orientazio zerbitzua ezarri du. Jakinarazi dutenez, sexua eta sexualitatea bizitzeko modu onuragarriak bilatzeko aholkuak ematen dituen zerbitzua da
Sexare. Igor Erauzkinek eta Gurende Amillategi teknikariek eta Naiara Urberuaga zinegotziak parte hartu zuten aurkezpenean.
Orientazio zerbitzuaren bitartez, udalerriko gazteei banakako arreta eskaini nahi die udalak. Izan ere, banakako arreta zerbitzua onuragarriagoa dela deritzote sustatzaileek. Gazteen sexualitate orientazioa bideratzeko hiru eredu mota zehaztu dituzte Sexareko teknikariek: programa eredua, kontsulta eredua eta teknologia eredua.
Kontsulta ereduari dagokionez, teknikariak asteartero egongo dira herriko Gazteentzako Informazio Bulegoan, 18:00etatik 19:30era. Bulego horretan, gazteentzako, gurasoentzako eta profesionalentzako arreta zuzena eskeiniko du udalak. Izan ere, gazteen inguruan ere pertsona gehiago bizi direla deritzote sustatzaileek. Gernika-Lumoko bulegoan gizonezko sexologo bat egongo da normalean, baina norbaitek nahi izanez gero, emakume bategaz ere batu daiteke.
Bestalde, programa eredua egitasmo eta proposamen desberdinak martxan jartzeko tresna izan daitekela nabarmendu dute Sexare zerbitzukoek. Besteak beste, sexu hezkntza programak, guraso eskolak, profesionalentzako ikastaroak, hitzaldiak edo informazio kanpainak antolatzeko aukera izango dute. Udalak urteak daramatza sexu hezkuntza saioak egiten ikastetxeetan, baina Sexarekoa horren osagarri bat izango da.
Amaitzeko, interesatuak teknologia berriak erabiliz ere jarri daitezke harremanetan sexologia zerbitzuagaz. Helbide elektronikoa erabiliz (sexare@yahoo.es), skype bidez (orientazio.zerbitzua) edo 668.891.334 telefono zenbakira deituz jarri daitezke harremanetan zerbitzuagaz.