Gernika-Lumoko gazteek topaketa bat antolatu dute, elkar ezagutze aldera
http://www.youtube.com/watch?v=hSA7hst4kSc
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Parte hartzeko deia egiteko gazteek grabatu duten bideoaren momentu bat
Joan den otsailean, 30 lagun inguruk Gernika-Lumoko gazteen egoera izan zuten aztergai. Jakinarazi dutenez, baina, eztabaida herriko gazte guztien artean zabaldu nahi dute. Hala, zapaturako topaketa bat antolatu dute, herriko gazteek elkar ezagutu dezaten. “Ideologia eta pentsaera desberdineko gazteek” elkar ezagutu behar dutela deritzote antolatzaileek, eta “lehen hartuemana” izango da zapatukoa.
Gernika-Lumokoek jakinarazi dutenez, gazteen arteko harremanak sendotzen hasi nahi dute zapatuan. Hala, ez dute eztabaida sakonik aurreikusten egun horretarako. “Elkar ezagutzea, eta aurrerantzean ere harremanetan jarraitzea da lehentasuna”. Pentsaera desberdineko gazteak batuz gero, “benetako beharrizanak” ezagutzeko aukera izango luketela deritzote.
Talde eragileak dioenez, “elkarregaz lan egiten hasteko abiapuntua izango da topaketa; lehen pauso bat elkarregaz berba egiten hasteko”.
Azken finean, herriko gazteak egitasmoko partaide senti daitezen nahi dute topaketako antolatzaileek. Izan ere, aurrerantzean ere batzen jarraituz gero, gazteen egoera zehatzaren berri izango luketela uste dute. “Gazteon arazoak, beharrizanak eta nahiak ezagutzeko aukera izan dezakegu, eztabaida serio bat martxan jarriz gero”.
Alde horretatik, tokaketan parte hartzeko deia egin dute gazte gernikarrek. “Lagunarteko giroan, lehen pausoak ematen hasiko gara”. Youtuben, esaterako, parte hartzeko deia egiteko bideo bat jarri dute ikusgai, M29, Gernikeko Gazte Topaketak izenburupean.
Gernika-Lumoko gazteen topaketako egitaraua
11:00etan: Harrera.
11:30ean: Hausnarketa saioak.
15:00etan: Lagunarteko bazkaria.
17:00etan: Zanetik ikasiz izetera salto! mahaingurua. Belaunaldi desberdinetako gazte mugimenduetako kideek emango dituzte azalpenak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.