
Gaur (martxoak 27, eguena), 07:00ak aldera, Bermeoko egurrezko ontziak itsasoan zegoen edukiontzi baten kontra jo du eta motorra bi zatitan apurtu du; horren ondorioz, ura sartzen hasi da barrura. Hiru lagun zeuden ontzi barruan ezbeharra gertatu den momentuan; hala ere, guztiak onik atera dira.
Berdelaren kanpaina martxan, arrantzan atera dira goizean goiz bermeotarrak. Elantxobe parean, baina, edukiontziaren kontra jo eta hondoratzeko arriskuan izan dira. Inguruko ontziez gain, Guardia Zibila ere bertaratu da
Astelehena ontziaren hondoraketa saihesteko. Arriskuak tarteko, azken hori izan da ontzia Bermeoko portura arte atoian eraman duena; dena den, ontziak ezin izan dio eutsi, eta portuan, olatu-hormaren parean, hondoratu egin da.
Astelehena ontziaren datuak:
- Sortze-data: 1995. urtea.
- Enpresa eraikitzailea: Astilleros Bermeo SL.
- Luzera: 11,2 metro.
- Zabalera: 3,92 metro.
- Garaiera: 1,54 metro.
- Motorra: Echevarria 125 cv