Segundo Olaetako ikasleen emanaldia hartuko du Euskal Herria Museoak, barikuan
Gernika-Lumoko Segundo Olaeta musika eskolako zenbait ikaslek kontzertua emango dute Euskal Herria Museoan. Hain zuzen, barikuan izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera.
Musika eskolak jakinarazi duenez, sokazko musika tresnak jotzen dituzten ikasleek parte hartuko dute kontzertuan. Hortaz, gitarra, biolin, biolontxelo, biola, eta banjo doinuek hartuko dute museoa, besteak beste. Sarrera doakoa izango da. Hala, musikagaz gozatzeko aukera ederra izango dute Gernika-Lumoko herritarrek.