Kirola eginez ere goza daitekeelako
Futbolaz, saskibaloiaz eta eskubaloiaz gain bestelako kiroletaz ere gozatu daitekeela erakutsi dute beste behin ere Bermeon. Herriko eskoletako ikasleek korrikan zein bizikleta gainean igaro zuten zapatu goiza 6 eta 12 urte bitarteko umeek. Iaz 110 bat lagun batu baziren ere, aurten eguraldiaren eraginez, 50 izan dira kirol topaketez gozatzeko aukera aprobetxatu dutenak.