
Gernika-Lumoko araztegia
Uraren Egunaren harira, azpiegitura hidraulikoak egiteko edo hobetzeko aurreikusitako partiden berri eman du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta, besteak beste, ekitaldi honetako aurrekontuan Busturialdeko Ur Partzuergora bideratutako 4.729.003 milioi euroko partida bat nabarmendu du. Zenbateko hori Gernika-Bermeo kolektorea eraikitzen hasteko erabiliko dutela zehaztu du.
Bigarren mailako 1. hodi biltzailea (Gernika-Lumo iparraldeko urak bildu eta Hondakin Uren Araztegiaren ponpategira eramango dituena), 2. hodi biltzailea (urak Ibarrako Ponpategitik Hondakin Uren Araztegiaren Ponpategira bideratuko dituena) eta Gernikako HUA ondoan dagoen HUA Ponpategia egikaritzea aurreikusten dute. “Lanak amaitzen direnean hondakin-ur guztiak HUA Ponpategian bilduko dira, dela zuzenean bigarren mailako hodi biltzaileen bidez, dela hodi biltzaileen bitartez (kontrol egituretatik igaro ondoren), eta ponpategi horretatik HUAra ponpatuko dira tratatu ahal izateko”.