
Berta Otazua, bere margolan baten aurrean
Iaz zendutako Arteskolako kideari omenaldi xume bat egin gura izan dio Arteskolak. Hala, bere lanak bildu, eta Elai-Alai aretoan erakusgai jarriko ditu gaurtik aurrera. Inaugurazioa 19:00etan izango da. Ondoren, apirilaren 12ra arte egongo da lagina ikusgai, astelehenetik barikura, 17:30etik 21:00etara bitartean.
Otazuaren “heriotza goiztiarrak sekulako samina eragin” ziela nabarmendu dute Arteskolako kideek. “Atsegina eta alaia zen, eta horrexehatik maite genuen hur-hurretik ezagutu genuenok. Orain ez dago gure artean eta ezbehar horrek min ematen digu”. Denaren gainetik Otazuak “pintura eta pintatzea maite” zituela esan dute, eta, horrenbestez, “pena” dela “arteaz zuen zaletasuna bertan behera utzi izana”. Erakusketaren bidez, beraz, “Berta bera eta bere artea gure artean” direla adierazi gura dute Arteskolako kideek.