Finantza arazoei aurre egiteko mailegua eska dezakete enpresa txiki eta ertainek zein autonomoek
Enpresa txiki eta ertainek zein autonomoek finantza arazoei aurre egiteko maileguak eskatzeko aukera izango dute. Hala egin dezakete, Eusko Jaurlaritzak Elkargi eta Oinarri elkarteekin batera kaleratutako abalei esker. Enpresei dagokionez, 250 langile baino gutxiago dituztenek bakarrik eska dezakete mailegua.
Enpresen kasuan 50.000 eta 650.000 euro arteko abalak eska daitezke. Autonomoek, bestalde, 10.000 eta 100.000 euro arteko laguntza eska dezakete, finantza arazoei aurre egiteko.
Informazio gehiago nahi dutenek Gernika-Lumoko Merkataritza Bultzatzeko Bulegoan eska dezakete. 94.625.79.40 telefono zenbakira deituz ere jaso daitezke argibideak.