
Astra
Euskal Herrian Euskarazek antolatuta, gatazka politikoan
euskarak bizi dituen zapalkuntzak izango dituzte berbagai eguenean, Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. David Anauten ‘Euskararen kate hautsiak’ liburua izango dute oinarri, eta Anaut bera izango da hitzaldia emango duena. 19:00etan hasiko da solasaldia. Hitzaldi horren
aurretik, baina, Euskaraz Bizi Egunaren aurkezpena egingo dutela jakinarazi dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek. Aurten Gasteizen egingo dute Euskaraz Bizi Eguna, apirilaren 5ean.
Euskara teknikaria da David Anaut (Burlata, 1968), eta ondo ezagutzen du euskararen mundua. Euskal Memerioa Fundazioaren babespean kaleratu du ‘Euskararen kate hautsiak’ liburua, eta hizkuntzak bizi izan duen jazarpenaren memoria ezagutzera ematea du helburu. Euskararen aurkako zapalkuntza eta jazarpena da liburua idazteko landu duten ardatzetako bat; eta euskararen defentsa egin duen eta euskara bizkortu nahi izan duen mugimendua eta auzolana bestea: euskalgintza. “Bazterketa, debekua, mespretxua, zigorra, jazarpena… errepresioa”. Euskarak eta euskaldunok asko sufritu dutela azaldu nahi du nafarrak; eta luzez sufritu dutela, “gure hizkuntza indarrez desagerrarazi nahi izan dutelako. Ez dute lortu, baina eragindako kaltea geure orainaren parte da”.
Azaroan aurkeztu zuten ‘Euskararen kate hautsiak’, Donostian, Aieteko Jauregian,
Berriak jaso zuenez.