Bi autok talka egin eta bi ertzain zaurituta eroan dituzte ospitalera
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 06:30 aldera, istripua izan da Gernika-Lumo eta Forua batzen dituzten mugan, Gernika-Lumoko kiroldegitik gertu. Iturri beraren arabera, auto bik elkar jo dute, «oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko». Ezbehar horren ondorioz, ibilgailu horretariko bat –Ertzaintzaren autoa– errepidetik atera da, eta, ondorioz, zuhaitz bat jo du.
Errei bat itxi behar izan dute, baina 08:30erako errepidea «garbi-garbi» egon da, olio isuriak kenduta. Istripu horretan ertzain bik zauri arinak izan ditu; lehenengo, Gernikako ospitalera eroan dituzte, eta bertatik bata Galdakaora eta bestea Gurutzetara bideratu dituzte.