
Iazko bertso-mozorro afaria
Erdu gazte taldeak antolatuta, bertso-mozorro afaria egingo dute Muxikan, hilaren 28an. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hilaren 26a arte izango dira salgai afarirako txartelak. Hain zuzen Muxikako Zubieta-Errota eraikinean eta Gernika-Lumoko Lagun Etxea tabernan erosi ditzakete txartelak interesatuek, hamabost euroren truke.
Erdu gazte taldeko kideek azaldu dutenez, aurtengo gaia
rock-eroak izango da. Inauteriak pasatu diren arren, Erdukoak jai giroa luzatzeko gogoz daude. Hala, afarira mozorrotuta joateko deia egin dute. Onintza Enbeita eta Igor Elortza ariko dira bertsotan.