
Udaltzainek zenbait pankarta kendu dituztela salatu du LABek
LABek “hainbatetan” eskatu du udalaren eta sindikaten arteko negoziazio mahaia deitzeko, baina udalak ez du jaramonik egin sindikatuak salatu duenez. Horien berbetan, Langileria arloko arduradun Begoña Landak 2013ko azarotik darama negoziazio mahaia batu barik. Atzoko gertakari batek, gainera, langileen ezinegona areagotu duela jakinarazi du sindikatuak.
LABek esan duenez, langileek jarritako hiru pankarta kendu zituzten udaltzainek, udalaren aginduz. Hala, udala adierazpen askatasuna urratzen ari dela deritzo. Sindikatuak salatu duenez, “Jose Maria Gorroñok pankartak kendu ditzake, baina arazo bat izaten jarraituko dugu, lan hitzarmen barik jarraitzen baitugu”.
Udalaren jarrera salatzeko, LABek elkarretaratze batera deitu ditu udal beharginak. 10:15etik 10:30era batuko dira udaletxearen aurrean, bihar (hilaren 21a).
http://youtu.be/jDx7O0H8ROU