Gazteei zuzendutako jarduerak antolatu dituzte Mendatan Aste Santurako
Mendatako umeek primeran pasatzeko aukera izango dute Aste Santuko oporretan. Udalak jakinarazi duenez, ume eta gazteei zuzendutako jarduerak antolatu dituzte opor garairako. Hain zuzen, apirilaren 15ean, 16an, 22an eta 23an Asia kontinentea ezagutzeko aukera izango dute mendatar gazteek. Egun horietan 16:30etik 19:00etara elkartuko dira izena ematen dutenek.
Lau saioz osatutako Asia:gertuko ekialdea programaren barruan, Asiako berezitasunak ezagutzeko aukera izango dute bildutakoek, tailerren eta jokoen bitartez.
Interesatuek apirilaren 12a baino lehenago eman beharko dute izena, Idatze Etxean. Telefonoz deitu dezakete, edo Idatze Etxetik bertatik pasa daitezke.