Egun osoko jaia dakar Gure Esku Dagok Bermeora, eta giza katea Gernika-Lumora
https://www.youtube.com/watch?v=U4AT_UFIT_Y#t=18
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Ekainaren 8ko Gure Esku Bidea giza katea girotzeko lana egiten dabil herriz herri Gure Esku Dago mugimendua, eta Lekeition joan den domekan egindako ekitaldiari erreleboa hartuta, Bermeon eta Gernika-Lumon izango dira asteburu honetan ekitaldiak. Hain justu, jai giroan aldarrikatuko dute kostako herrian erabakitzeko eskubidea, eta herri barruan giza kate bat eginez Gernika-Lumon.
Zapatuan izango dira Bermeoko jarduerak. Poteo bategaz hasiko da jaieguna, 12:30ean. Trikitilarien, erraldoien eta Kankinkabarako txistularien laguntzagaz, alde zaharrera, portu ingurura eta Lamerara eroango dute bermeotarrek erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria. Ostean, Kafe Antzokian bilduko dira bazkaritan, eta aurreratu dutenez, ez da girorik faltako. Izan ere, musika, bideoak, bertsolariak, karaokea… izango dira Kafe Antzokian. Zelan ez, Gure Esku Dago dinamikaren materiala erosteko aukera ere egongo da. Amaitzeko, bestalde, Gatom, Galarren eta Zona Cero taldeen kontzertua izango da, 20:30ean, Lameran.
Goizean goiz hasiko dute egitaraua domekan Gernika-Lumon, 10:00etatik 12:30era bitartean kirolean eta jolasean aritzeko aukera egongo baita Pasealekuan. Giza kate erraldoia, baina, 13:30etik 13:30era egingo dute gernikarrek, Santanape kiroldegia, Merkurio iturria eta Maloste kiroldegia lotuz.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.