
Kotxe karabana, Gernikatik Bermeora
Gaur egungo eredu ekonomiaren kontra eginez, Hego Euskal Herria zeharkatzen dabilen Duintasun Martxagaz bat egin dute Busturialdeko herritarrek. Sindikatuen arabera, «botere guneek aplikatzen dituzten politika antisozialek biztanleriaren gehiengoaren pobretzea dakarte, gutxiengo bat aberasten den bitartean». Hala, hori eta beste hainbat salaketa egiteko, Gernika-Lumotik Bermeoraino oinezko martxa egin dute gaur goizean 20 herritarrek. Halaber, 13 auto batu eta karabanan joan dira Bermeoraino. Behin bertan, elkarretaratzea egin dute BBVAk Lameran duen egoitzaren aurrean 40 bat lagunek.

Duintasun martxa Gernikatik Bermeora
Euskal Herriko eragile sindikalek eta sozialek osatzen duten Gune Plataformak prekaritatearen eta pobreziaren kontrako kanpainaren baitan, neurri jakin batzuk lehenbailehen har ditzatela eskatu du: horien artean, esaterako, “lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera; langabezia prestazio duina; diru sarrerak bermatzeko errenta eta oinarrizko errentaren kopuruaren igoera eta larrialdi sozialeko laguntzak eskubide izatea”, beste hainbaten artean”.