Fernandezen eta Miguelaren narrazioak saritu ditu aurtengo lehiaketan Erroxapek
Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak Narrazio Laburren XIX. Lehiaketa antolatu du aurten, eta dagoeneko irabazleak nortzuk izan diren jakitera eman du. Euskarazko narrazioen artean, Alazne Fernandezen ‘Zorion Guztien Jainkosa’ lana jo dute irabazletzat, eta gaztelerazkoen artean, barriz, Patxi Miguelaren ‘Estrellas pisoteadas’ lana. Irabazle bi horiek, beraz, 200 eurona eta garaikur bana jaso dute.