
Javier Elzo soziologoak hitzaldi bat emango du Gernika-Lumoko Andra Mari parrokiako aretoan. Garizumako hitzaldiak saioen barruan,
Kristauak, sakristian edo pankarta atzean? hitzaldia emango du. Gaur (hilaren 11) emango ditu azalpenak, 19:30etik aurrera.
Elzok Lovainako (Belgika) unibertsitatean egin zituen soziologia ikasketak. Ikasketak amaituta, Deustuko unibertsitateko irakaslea izan zen 1976 eta 1991 bitartean. Eusko Ikaskuntzako kidea ere bada, eta hainbat lan argitaratu ditu bakarka zein taldeka.