
Bonbardaketaren 76. urteurreneko ‘Gernika sutan’. Argazkilaria: Erlantz Ortiz
Bozketa bidez hartu dute herritarrek bonbardaketaren urteurrenean kalez kale egin ohi duten antzezlana. Dena den, sustatzaileek jakinarazi dute aurton eszena txiki bat egingo dutela apirilaren 26an, ez baitute garra amatatzerik gura. Foru plazan izango da saioa, 21:00etan. “Talde txiki batek parte hartuko du, koruagaz eta musika eskolako zenbait lagunekin batera”.
Hori horrela, koruaren entseguetarako datak zehaztu dituzte. Hain zuzen, martxoaren 24an eta apirilaren 7an, 23an eta 24an elkartuko dira, Elai-Alai aretoan. Koruetako kideei parte hartzeko deia egin diete.
Bestalde, jakinarazi dute iazko abenduan elkarte kultural legez eratzea onartu zutela, batik bat, “beharrizanen kudeaketa errazteko”.