
Iazko arrain azoka
Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, XX. Arrain Azoka maiatzaren 16an, 17an eta 18an izango da. Bertan, bertoko produktuak eta kultura erakusteko aukera paregabea izango dute.
Udalak gogora ekarri duenez, 1994. urtetik egiten den azoka da Bermeokoa, “lehenengoa Euskal Herrian eta gaur egun mota honetako euskal azoken artean garrantzitsuena”.
Bermeoko Arrain Azoka erreferente bilakatu nahi dute, eta horretarako elkarlanean dabiltza udala, kontserberak eta erakundeak. Herriaren etorkizunerako garrantzitsua dela iritzita, Arrain azoka urtero modernizatzeko eta berrikuntzak aurkezteko behar egiten dute.