
‘Urdaibaiko esentziak’ proiektuaren dastaketa bat
Hainbat jardunaldiren ostean, gaur iluntzean egingo dute proiektu enogastronomikoaren ondorioen aurkezpena. 19:00etan jarri dute hitzordua, Euskal Herria Museoan, eta proiektuan parte hartu duten lagunek eta kolaboratu dute enbaxadoreek parte hartuko dute ekitaldian.
Sustatzaileek esan dutenez, ondorioak aurkezteaz gain, “epe labur zein ertainerako lan-ildo ezberdinak” aurkeztuko dituzte, eta baita
Urdaibaiko esentziak liburua eta ibilbide enogastronomikoa osatzen duten errezetak ere. Aurkezpenaren amaieran dastaketa bat eskainiko dute.