
Espaloian taldeko kideak
“Itoiz euskal musika talde handiaren 1985eko
Espaloian disko arrakastatsua omentzeko asmoz sortutako zuzeneko talde gernikarra”. Horrela definitzen du Espaloian talde jaio berriak bere burua. Gernika-Lumon sortutako taldeak aurpegi ezagunak biltzen ditu. Alex Aranak jarriko du ahotsa, Haimar Arejitak gitarra, Gaizka Salazarrek bateria, Daniel Asuak baxua eta Ander Erzillak saxoa.
Martxoaren 10ean taldea egongo da taldea ikusteko aukera, Gernikako Lekuek festibalean joko baitu. Hain justu, Lizeo Antzokian emango du kontzertua, 19:45ean. Bonorik ez daukanantzat 3 euro balioko du sarrerak.
1978an sortu zen Itoiz taldea, Mutriku eta Ondarroa inguruan, eta hainbat estilo landu zituen; hala nola, folk-a, pop-a, rock progresiboa… Itoiz izan zen bere lehen diskoaren izena, Durangoko Liburu eta Disko Azokarako urte hartan kaleratutakoa. Ondoren etorri ziren
Ezekiel (1980),
Alkolea (1982),
Musikaz blai (1983),
Espaloian (1985),
Nobela beltza (1985),
Ambulance (1987),
Eremuko dunen atzetik dabil (1988) eta
Itoiz 1978-1988 (2000).