
Trasteak kalean
Beste udal batzuek egiten duten legez, Sukarrietak ere altzariak eta tresnak biltzeko doako zerbitzua eskainiko du. Udalak jakinarazi du
eguazten goizetan egingo duela bilketa, baina herritarrek aldez aurretik eman beharko dutela abisua, bilketa egingo duen enpresara deituta (94-441 2 711).
Behar ez dituzten gauzak eguazten goizean batu ahal izateko, herriko zenbait gune zehatzetan utzi beharko dituzte herritarrek martitzenetan, 20:00etatik 23:00etara bitartean. Jakinarazpena egiterakoan, gainera, batu beharreko elementuen ezaugarriak zehaztu beharko dituzte; hau da, zein motako materiala eta zein kopuru aterako duten. Hartara, bilketa zerbitzu egokia bermatu gura du udalak.
Udalak esan duenez, “ingurumenarekiko, segurtasunarekiko eta osasunarekiko konpromisoa betetzeko, beharrezkoa da zerbitzuaren erabilpen zuzen bat egitea”. Hori dela eta, tresnak eta altzariak soilik ezarritako ordutegian eta egunean ateratzeko eskatu die herritarrei, eta baita edukiontzien inguruan ez uzteko ere, “birziklapena bermatzeko eta bilketa kamioiaren lana ez oztopatzeko”.