
2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabaldu du Bizkaiko Bertsozale elkarteak. Eskualdeetako kanporaketetarako martxoaren 5a baino lehen izena eman beharko dute bertsolariek. Txapelketan zuzenean parte hartzeko txartela eskuratu dutenek, ostera, maiatzean izango dute txapelketan izena emateko aukera.
Parte hartu nahi duenak 94-681 27 11 telefonora deitu beharko du, edo
bizkaia@bertsozale.com helbidera idatzi. Antolakuntzak aurtengo txapelketaren egitura zehaztu du: udaberrian Bizkaiko zortzi eskualdeetako kanporaketak jokatuko dituzte, eta udazkenean, final nagusiaren aurretik, bost kanporaketa eta hiru finalaurreko.