Ume zein heldu batu ditu Busturiko orientazio martxak
Errege Bidea ezagutu ahal izan zuten zapatuan hainbat lagunek, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak antolatutako orientazio martxari esker. Ume zein heldu batu ziren hitzordura, eta, besteak beste, Urdaibaiko padura eta kostaldea, Izaro irla, ardo eta arrainaren merkatu bidea, karearen erabilera, Axpeko kurutze-tokia, Oinaztarrak eta Madariagatarrak, San Pedro koba, Amunategi txakolina… ezagutu ahal izan zituzten, bertatik bertara.










