
Urdaibai arrano arrantzalea Senegalen
Aitor Galarza basozainak Senegalera heldu den arrano arrantzalearen berri emango du gaur. Galarza Urdaibain hazitako arrano arrantzale bati segika joan zen Afrikako herrialde horretara. Azaldu duenez, Urdaibai arrano arrantzalea ikusteko aukera izan zuen, eta horren berri emango du gaurko berbaldian. Hain zuzen, Urdaibai Bird Center-en emango ditu azalpenak, 19:00etatik aurrera.
Basozainaren berbetan, bost arranok zeramaten GPS igorgailua, baina seinalea igortzen jarraitzen duen bakarra da Urdaibairena. Hala, arrano horren bizimodua ezagutzeko aukera izango dute hitzaldira doazenek.