
SOMEko ikasleak, saio batean
Gaur, bihar eta etzi izango dituzte ekitaldiak. Hain zuzen, gaur hasiko du IV. Kultur Astea, Elai-Alai aretoan emango duen kontzertuagaz. 18:00etan hasiko da saioa, eta Segundo Olaeta Musika Eskolako talde txikiak eta bakarlariak igoko dira taula gainera.
Bihar jarraituko dute egitarauagaz. Kasu horretan, bi saio eskainiko dituzte ikasleek. Lehenengoa 18:00etan izango da, eta bigarrena 19:000etan, biak Elai-Alai aretoan. Aste kulturala kalejira bategaz amaituko dute. Hain justu, barikuan ibiliko dira kalez kale, Pasealekutik 17:00etan abiatuta. Egun berean, gainera, Calzada egoitzan gitarra eta soinu kontzertua emango dute ikasleek, eta amaitzeko talde txikien eta bakarlarien kontzertua egongo da, 18:00etan, Elai-Alai aretoan.