Sahararen aldeko Euskal Karabanan batutakoaren berri eman du Bermeoko Besaldek
Bermeoko Besalde elkarteak Sahararen aldeko Euskal Karabanan batutakoaren berri emateko aprobetxatu zuen domekan. Bermeoko Lameran batu ziren horretarako; hala, hurreratzen ziren herritarrek horren inguruko informazioa jasoteko aukera izan zuten. Kartelak jarri zituzten Lameran bertan informazioarekin eta eskuorriak ere banatu zituzten.