
Plan orokorraren inguruan hasitako parte hartze prozesuak martxan jarraitzen du Ean, eta, horrenbestez, planaren inguruko zalantzak argitzeko hitzorduak eskatzeko aukera zabaldu die Eako Udalak herritarrei.
Planari buruzko informazio guztia eskuragarri jarri du udalak. “Hil honen hasieran egindako batzarretan egon ez den jendeari zuzenduta, plan orokorrari buruzko informazio guztia biltzen duten CDak jarri ditugu eskuagarri”. CDa eskuratzeko Eako udaletxera jo beharko du interesa duenak, baina bere webgunean ere plan orokorra kontsultatzeko atal berri bat ireki du udalak. Horrez gain, plan orokorreko planteamendu zehatza azaltzen duen erakusketa ere ikusgai egongo da Eskolondon, arratsaldeetan.
Alegazioak egiteko epea
Azalpen horiekin zalantzak sortzen zaizkien herritarrekin hitzorduak jarriko ditu du udalak, plana onartu orduko herritarrek guztia argi izan dezaten. Hitzordua eskatu gura duenak udalera (94-627 52 27) deitu beharko du, eguna eta ordua zehazteko.
Hasierako dokumentua onartuta, herritarrek bi hilabeteko epea izango dute alegazioak egiteko.