Otsailaren 20an 100 urte beteta, omenaldia egin dio bere familiak Bermeoko bizilagunari. Zapatuan, bere aldeko meza antolatu zuten, eta ostean jaso zituen marrazki, olerki zein dantzak. Udalak ere, omenaldiaren parte izan nahi izan zuen, eta lora-sorta bat eta oroigarri bat eman zioten Bermeoko alkateorde Josu Unanuek eta Lurgintza saileko zinegotzi Amaia Elorzak, udalaren partetik.