
Ibiltariak, Katillotxun
Ibilbide megalitikoaren bigarren zatia egin zuen Gernika-Lumoko Berbalagunek joan den zapatuan. 52 ibiltari batu zituen Gernika-Lumotik Mundakarainoko ibilaldiak, eta elkarrekin egin zituzten parte hartzaileek hamabost kilometroak. Berbalagunek nabarmendu duenez, “eguraldi ederrak jendea izarapetik atera zuen. Azkenaldiko irteeretan ez dugu horrelako zorterik izan, urritik honako irteeretan euria lagun izan dugu denetan-eta”.
Otsaileko irteeran, beraz, “inguruaz, lagunez, ezezagunez, euskaraz, eguzkiaz… gozatu ahal izan” dute. “Zorte ikaragarria dugu dugun ingurua izanda. Datorren hilean gehiago eta ahal bada hobeto!”.
-
-
Berbalagunen irteeran parte hartu zuten lagunak, udaletxe aurrean
-
-
Berbalagunkideak Pakotene trikuharriaren ondoan
-
-
Ibiltariak, Katillotxun