
Sua hartu du Bermeoko txabola batek
14:00ak inguruan piztu da sua, Tellaetxe tar Jon kaleko txabola batean. Une honetan inguru hori itxita dute udaltzainek, eta sua amatatzeko lanean ari dira suhiltzaileak. Jakinarazi dutenez, ez da kalte pertsonalik izan.
Egunero legez, sua piztu du txabolako jabeak gaur goizean, berak azaldu duenez. Inoiz ez du arazorik izan, “baina gaur zerbait piztuta utziko nuen agian”. Txabola barruan soloan lan egiteko tresneria zuen jabeak. Inguruko baratzeek ez dute kalterik izan.